XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gasteizko ABT-k balantze positiboa egin
Gasteiz
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Ordezkaritzapean, Gasteizen dagoen Aholku eta Baliabidetegia (ABT) zentroak, edo Centro de Apoyo y Recursos (CAR) gaztelaniaz, pasa den urteko esperientzia positibotzat jo du.

Zentro hau Gasteizko Adriano VI kalean (9, baju) kokatzen da.

Iragan ikasturtearen lehenengo hiru hilabetetan planifikazioa eta azpiegituraren sormenari dedikatuak izan ziren, gainontzekotan legezko eginkizunak betetzen ahalegindu zelarik.

ABT honek duen helbururik nagusienetarikoa materiale didaktikoak ematea da.

Era honetan, zentro bakoitzak, erosi ezin zituen materialeak, (bideoak, teleskopioak eta abar) ABT-en aurki ditzake.

Baina horretaz ez da geratzen zentro honen eginkizuna. Maleriale didaktiko horien errentagarritasuna lortzeko asmoz, Hezkuntza sailak irakasleen ikastaroak eratzen ditu, aparailu horien argibideak eta funtzionamendu arautegia emanez, geroxeago, ahalik eta aprobetxamendu gehien atera dezaten.

Bestalde, Zaramaga, Aranbizkarra, Arana, Judizmendi eta hiri erdialdeko zentroei, Gasteizko ABT-k informazio, dokumentazio eta aholku teknikozko zerbitzu iraunkor batzuk eskaini die ikasturte osoan zehar.

Gasteizko Hezkuntza Udal Erakundeak ere lagundu dio iragan ikasturtean ABT-ren projektu honi, ikastetxe publikoek behar zituzten dirulaguntzak eta errekurtsoak emanez.

Bestalde, erakunde honek Gasteiz hiriaren aprobetxamendu didaktikoa, hezkuntz ingurugiroaren ikuspuntutik lemapean projektu bat burutu du, bertan O.H.O., B.B.B., Lanbide Hezkuntza eta Maisutza eskolako 20 irakaslek parte hartu dutelarik.

Projektu honen bidez, irakasle hauek kubritu nahi dute, Gasteizko ikaslegoarengan bere hiriarekiko somatzen den ezagupen eza, bai historia, bizitza edo errekurtsoei buruz ere.

Talde honek hiria lau partetan banatu du: Parte Zaharra, Ekialdea, Mendebaldea eta Neoklasiko zabalgunea.

Zona bakoitzeko diapositibak, argibideak eta lan guztiak prestik daude hasi berria dugun ikasturte honetan erakutsi ahal izateko.

Azkenik, esan behar da ABT-ko arduradunen ustez, zentro honen funtzionamendua positibotzat jo daitekeela, geure helburua, zona bakoitzeko eskakizunei erantzutea bait zen, eta hori, nola edo hala, egin dugu.

Behintzat ezagutzen ditugu zona guztien beharrak eta eskakizunak.